C1 - Idazmena - HIZKUNTZAK IKASTEA

C1 idazmena 2

HIZKUNTZAK IKASTEA

Hainbat iritzi irakurrita eta horiek kontuan hartuz, idatzi gaiari buruz. Aipatzen diren puntuak erabil ditzakezu baina 200 hitz erabili beharko dituzu proba gainditzeko. Gainera, argudiatu beharko duzu zeure iritzia eta ideien arteko koherentzia eta kohesioa kontuan hartuko.


  • “Jar ezazu hizkuntza bat zeure curriculumean, bestela jai daukazu”
  • “Kontu handiz aukeratu behar da atzerrira nora joan, nola eta zein baldintzatan; bestela, porrota izango da ondorioa”
  • “Ingeleseko akademiak perretxikoak bezala ugaritzen ari dira hiri eta herrietan”
  • “Zergatik txiki-txikitatik akademietara? Lanerako beharrezkoa? Bidaiatzeko beharrezkoa? Ikastetxeetan ikasitakoa ez da nahikoa? Eskolako azterketak ezin gainditu? Ahalik eta lasterren ikasi nahi?”
  • “Ama hizkuntzaz gain, hizkuntza bat edo gehiago jakinez gero, erraztasun handiagoa beste bat ikasteko”
  • “26 urte nituela hasi nintzen ingelesa ikasten. Ahalegin, neke eta diru asko gastatu ondoren, ez dut maila handirik lortu. Beranduegi hasi naiz.”

Arestian aipatutako iritziak kontuan hartuz, idatz ezazu gaiari buruz 200 hitz. Ondoko puntu hauetaz  ere balia zaitezke:

  • Hizkuntzak ikastea: beharra ala moda?
  • Zergatik nagusi ingelesa? Eta frantsesa? Eta alemana?
  • Ahaleginak eta ordaindu behar den diruak merezi ote?
  • Atzerrira hizkuntzak ikastera: esperientziak.
  • Zenbait hizkuntza jakin gabe, ezjakin?