B2 - Irakurmena - OPORRETAN EDO

B2 irakurmena beasaingo udal euskaltegia

 

Irakurri arretaz ondorengo testua. Erantzun ondorengo 5 galderak aukera egokiena aukeratuz (klik eginez). Proba gainditzeko, 3 galdera gainditu beharko dituzu, gutxienez (%60). 

Lee atentamente el siguiente texto y responde las 5 preguntas que aparecen a continuación, eligiendo la respuesta adecuada (mediante un click).  Para superar la prueba, deberás superar 3 preguntas como mínimo (%60).


 

Oporretan edo

Astegun buruzuri batean aurkitu nuen kalean mutila. Aspaldiko laguna zen, urteak ziren elkar ikusten ez genuela. Banekien bera lantegi batean hasi zela lanean gu gazte ginelarik, gutariko aurrenetakoa izan zen ikasketak bukatu eta lanpostua lortzen. Horrexegatik harritu ninduen hura kalean ikusteak laneko orduetan erosketak egiten.

Lagunak argitu zidan badirela hilabete batzuk ostiraletan lan egiten ez dutena, astean lau egun baino ez dutela lan egiten fabrikan. Oporrak egoera ekonomikoak bultzatuta hartu behar izan dituzte. «Etxerik egiten ez denez, sukalderik ere ez da muntatzen, eta gure lantegian sukalderako plakak egiten ditugu. Eskaririk ez dagoenez, ezin dugu lanik egin». Arduratuta zegoen laguna, baina, hala ere, gauzak alde onetik ikusten ahalegintzen zen. «Mesanotxean pilatuta ditudan liburuak irakurtzeko astia dut orain».

Laguna agurtu eta etxerako bidean Marxen utopia hartaz gogoratu nintzen. Marxek uste zuen noizbait gizakiak aisialdia baino ez duela izango, lanik egingo ez den garaia iritsiko dela goiz edo berandu. Dena den, ez dut uste egoera ekonomiko okerrak bultzatutako derrigorrezko aisialdi honetaz ari zenik.

Kirmen Uribe, Berria egunkaria