ERABILI EUSKARA BEASAINGO UDAL EUSKALTEGIAREKIN

  • A1 , A2 eta B1 mailak. Aukera desberdinak. Zertifikazioa bertan lor daiteke.
  • B2 maila astean 4 eguneko ikastaroak.
  • C1 maila astean 4 eguneko ikastaroak.
  • Azterketen
  • Diru laguntzak eta baldintza bereziak langabetuentzat.
  • Izena emateko epea urtarrilaren 15etik 25era.
  • Berehala hasteko modua.

Ongi etorri euskarara Beasaingo Udal Euskaltegian!

Joxe Miel Iturriotz, z/g behea (LANBIDE parean)

Tel. 943028100

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Garabide Elkartearen eskutik, hizkuntza gutxitudun komunitateetako ordezkariak Beasaingo Udal Euskaltegian izan genituen, urriaren 10ean, Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari buruzko ikastaldi trinkoaren barruan. Euskalduntze eta Alfabetatzeari buruzko modulu bat eskaini genien Jon Antxia eta M. Paz Martin irakasleen eskutik. Oso gustura aritu ziren eta beren esperientziak partekatzeko aukera ere izan zuten.

Mila esker guztiei eta laster arte!!!

 

Matrikulazio epea zabalik dago. Informatu zaitez Beasaingo Udal Euskaltegian.

Zure zain egongo gara! Ongi etorri euskarara!

 

MINTZALAGUNA egitasmoan parte hartu nahi al duzu?

Lagunartean, euskaraz hitz egin, zure euskara hobetu, edo, asmo horretan dabiltzanei lagundu nahi al diezu? 

Oraintxe daukazu horretarako aukera: Astean ordubetez hiru lagun elkartu eta praktikatuko duzue.

Eman izena urrian zehar

Beasaingo Udal Euskaltegian

( 943028100) 

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Udal Euskaltegian izena eman eta ikastaroa egiten duten ikasleek izango dute horretarako aukera.Udal Euskaltegian izena eman eta ikastaroa egiten duten ikasleek izango dute horretarako aukera.

Informazio gehiago hemen.