2019ko ekainean egingo da, azkeneko aldiz, EGA mailako agiria eskuratzeko azkeneko deialdia. Aurrerantzean, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) arduratuko da EGAren baliokide den C1 mailako egiaztatze-deialdia herritarrei eskaintzeaz. HABEk hartuko du horrela, HAEE-IVAPekin batera, sektoreko hizkuntza kreditatze guztien kudeaketaren ardura.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren barruan, C1 maila erabiltzaile gaituaren mailari dagokio eta honela definitzen da erabiltzaile gaitua:

  • Gai da lagunarteko, lan-esparruko eta komunikabideetako edozein testu (elkarrizketak, eztabaidak, azalpenak) ulertzeko; baita inguruko herri-hizkeran sortutakoak ere. Eta gai da, era berean, lagunarteko elkarreraginean, lan-esparruan eta komunikabideetan ideiak eta iritziak jariotasunez eta eraginkortasunez adierazteko.
  • Ongi egituratutako eta osatutako testu argiak eta zehatzak idazteko gai da, ideia nagusiak eta osagarriak bereiziz, eta, oro har, xedea lortzeko estgrategia egokiak aukeratuz. Era berean, bere ikuspuntua luze eta zabal adierazteko gai da, ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez.

 

XEHETASUNAK:

Bi deialdi daude C1 maila kreditatzeko: 

  1. Deialdi itxia, euskaltgietan ikasten ari diren ikasleentzat.
  2. Deialdi irekia, edonork egin dezakeena.

Bi kasuetan, azterketa egiteko, gutxienez, 17 urte eduki behar dira, edo urtearen barruan bete.

Matrikula www.habe.euskadi.eus webgunean egiten da, matrikula-inprimakia betez.

Lau probak osatzen dute C1 mailako azterketa:

  1. Irakurmen proba
  2. Idazmen proba
  3. Entzumen proba
  4. Mintzamen proba

HABEren webgunean daude probaren xehetasun guztiak: http://www.habe.euskadi.eus/hautatu-deialdia/s23-edukiak/eu/

Udal Euskaltegian matrikulatuta zaudeten ikasleontzat:

B2, C1 eta C2 mailak kreditatzeko asmoa baduzue, matrikulaldia apirilaren 3tik 10era izango da. Informazio gehiago eskuratzeko klikatu hemen

 

URTE BERRI ON!!! EUSKARA BERRIRO ZURE BIZITZAN BEASAINGO UDAL EUSKALTEGIAREKIN

  • A1 , A2 eta B1 mailak. Aukera desberdinak. Zertifikazioa bertan lor daiteke.
  • B2 maila astean 4 eguneko ikastaroak.
  • C1 maila astean 3 eguneko ikastaroak.
  • Azterketen
  • Diru laguntzak eta baldintza bereziak langabetuentzat.
  • Izena emateko epea urtarrilaren 14tik 25era.
  • Berehala hasteko modua.

Euskara berriro zure bizitzan Beasaingo Udal Euskaltegian!

Joxe Miel Iturriotz, z/g behea (LANBIDE parean)

Tel. 943028100

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Beasaingo Udal Euskaltegiak zortzigarren aldiz antolatu du M-Lehiaketa. 2012an antolatu genuen lehenengo aldiz, eta, urtez urte arlo desberdinetako emakumeak ikustaraztea helburu, Literatura, Kirola, Musika, Diseinua,  Landa gunea eta Bidaien munduan, emakumeek gizartean egindako ekarpena azaleratu dugu.  Aurten ez dugu arlo zehatz bat aukeratu, eta, horren ordez, orokorrean arrazoi desberdinengatik aipatzea merezi duten emakumeak izan ditugu protagonista. Bost emakume  izenak asmatu behar izan dituzte lehiaketan parte hartu dutenek, hain zuzen ere, Melitta Bentz, Junko Tabei, Hedy Lamarr, Elbira Zipitria eta Josefa Molera.

Asmatzaileen artean bi irabazle izan dira: udal euskaltegiko ikasleen artean, Laura Fenollosa eta euskaltegitik kanpoko herritarren artean Itxaro Mendizabal.

Sari-banaketa ekitaldia Beasaingo Udaletxeko batzar aretoan izan da gaur, goizeko 10:00etan. Ondoren, KALAKA Komunikazio Taldeko Ilazki Gainza eta Nerea Uriak duela gutxi argitaratutako "Emariak" liburua aurkeztu digute, eta argitalpen horren inguruko xehetasun ugari eman dizkigute. Funtsean, emakumeok txiki-txikitatik erreferenteak izateko beharrak eraginda eraman dute aurrera proiektu hau. eta ikasleekin solasaldian aritu dira.

Horrez gain, beren egunerokotasunean komunikazioa eta parekidetasuna ardatz, eskaintzen dituzten zerbitzuen berri eman digute. Ikasleek horretaz guztiaz gozatzeko aukera izan dute eta hainbat galdera egin dizkiete. Bukatzeko, denok elkarrekin mokadutxo baten aitzakiaz solasean aritu gara, Udal Euskaltegiko langileok, ikasle, mintzalagun eta herritarrak.

Benetan plazer bat izan da bere esperientziaren kontakizuna entzutea. Mila esker beraiei eta ekitaldian parte hartutako guztiei.

 

Beasaingo Udalaren irakurmena sustatzeko kanpainaren barruan, Beasaingo Udal Euskaltegiak irakurketa tailer bat antolatu du udaberri honetarako, Georges Simenonen "Enigmak" izeneko liburuaren inguruan. Ordubeteko 6 saio izango dira guztira, martxoan eta apirilean, egutegi honen arabera, eta 15:00-16:00 bitartean:

Martxoan

7, 14 eta 21ean

Apirilean

11, 18 eta 25ean

B1 mailako liburua da "Enigmak" eta irakurtzeaz gain, euskaraz hitz egiteko aukera ere izango dugu.

Beraz, aprobetxatu aukera hau eta izena eman Udal Euskaltegian.

Tel. 943028100 e-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.