Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.
Beasaingo Udal Euskaltegiak aurten, 2012an hasitako bideari jarraituz, Emakume argazkilariek egindako lanera hurbiltzeko proposamena egin nahi dizue.
Hala, otsailaren 21etik martxoaren 3ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte-hartzea eskatuko. Martxoaren 4an parte hartzaileen artean sariak zozketatuko dira ( bat parte hartu duten ikasleen artean eta beste bat parte hartu duten herritarren artena).
Galderak Udal Euskaltegiko sare sozialetan zabalduko dira:
Facebook - https://www.facebook.com/BeasaingoUE/
https://www.facebook.com/BeasaingoUE/
Twetter - @BUdaleuskalte
Instagram - beasaingo_udal_euskaltegia
Erantzunak e_postaz ( Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), whatsapp-ez 688740385 zenbakian edota paperean euskaltegian bertan eman ahal izango dira.
Martxoaren 7an, arratsaldeko 17:30etan sariak emateko ekitaldia eta hitzaldia izango dira Igartzako Jauregian. Hizlaria Gema Arrugaeta argazkilaria izango da.
Ekitaldian segurtasun neurri guztiak beteko dira.