Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.

            Beasaingo Udal Euskaltegiak aurten , 2012an hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, Euskal Herriko emakumeek fabriketan egindako lanera hurbiltzeko proposamena egin nahi dizue.

Hala, otsailaren 23tik martxoaren 3ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte-hartzea eskatuko.

Martxoaren 4an parte hartzaileen artean sariak zozkatuko dira (bat parte hartu duten ikasleen artean eta beste bat parte hartu duten herritarren artean).

                        Galderak udal euskaltegiko web orrian  www.beasain.eus/euskaltegia argitaratuko dira eta sare sozialetan zabaldu.

Erantzunak e-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), whatsapp-ez 688 740 385 zenbakian, facebook-en edota paperean euskaltegian bertan eman ahal izango dira.

Lehenengo galdera, otsailaren 23an argitaratuko da eta azkena eta azkena martxoaren 3an.

            Martxoaren 8an, arratsaldeko 17:30 sariak emateko ekitaldia eta hitzaldia izango dira Urbieta etxean.

            Hizlaria Elixabete Garmendia izango da.

            Gaia: Emakumeak Fabriketan .Taladrina usaina.

            Ekitaldian segurtasun neurri guztiak beteko dira