Datorren astelehenean (irailak 7) hasiko dugun ikasturte berria dela eta hainbat segurtasun neurri ezarri ditugu Beasaingo Udal Euskaltegian, hemen dituzue eskura:

EUSKALTEGIRA_SARTZEKO_SEGURTASUN_ARAUAK.pdf

 

 

EUSKALTEGIRA SARTZEKO SEGURTASUN ARAUAK

-Hartu tenperatura etxean. Sukarra izanez gero (>37º) ez etorri euskaltegira eta jarri  osasun zerbitzuekin harremanetan.

-Euskaltegian sarreran tenperatura hartuko da.

-Euskaltegiko sarreran eskuak garbitu.

-Beste pertsonekiko segurtasun distantzia mantendu beti.

-Maskarak erabili.

-Euskaltegian dauden seinaleak jarraitu

-Eskailera, igogailua eta komunak banaka erabili.

-Klaseetako ateak ahal den guztietan irekita mantendu eta ez dira heldulekuak eskuekin ukituko

-Klasean beti leku berean eseri

-Ez partekatu eskolako materialik, libururik,boligrafo…

-Euskaltegiko sarrera/ irteerak banaka egingo dira.

-Jarraitu euskaltegiko langileek ematen dizkizuten aginduak

GUZTION SEGURTASUNAGATIK BETE ARAUAK MESEDEZ