Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.

Beasaingo Udal Euskaltegiak aurten , aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, Euskal Herriko herrietako kale izendegietan azaltzen diren zenbait emakume ezagutzeko proposamena egingo dizue. Hala, otsailaren 25etik martxoaren 4ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte-hartzea eskatuko.

Gure kaleen izenetan ere emakumeen presentzia areagotu behar dela aldarrikatzea, eta era horretan emakumeen ekarpena eta ahalegina ikusaraztea    ere bada gure asmoa.

Galderak udal euskaltegiko web orrian  www.beasain.eus/euskaltegia argitaratuko dira eta sare sozialetan zabaldu.

                   https://www.facebook.com/BeasaingoUE/

                   Twitter-en:  @BUdaleuskalte

                   Instagram-en: beasaingo_udal_euskaltegia

Erantzunak e-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), whatsapp-ez 688 740 385 zenbakian, facebook-en edota paperean euskaltegian bertan eman ahal izango dira.

            Martxoaren 5ean, goizeko 10:00etan sariak emateko ekitaldia eta hitzaldia izango dira. Udaleko Batzar Aretoan egingo dugu.

Herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldian parte hartzera.