2019ko ekainean egingo da, azkeneko aldiz, EGA mailako agiria eskuratzeko azkeneko deialdia. Aurrerantzean, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) arduratuko da EGAren baliokide den C1 mailako egiaztatze-deialdia herritarrei eskaintzeaz. HABEk hartuko du horrela, HAEE-IVAPekin batera, sektoreko hizkuntza kreditatze guztien kudeaketaren ardura.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren barruan, C1 maila erabiltzaile gaituaren mailari dagokio eta honela definitzen da erabiltzaile gaitua:

  • Gai da lagunarteko, lan-esparruko eta komunikabideetako edozein testu (elkarrizketak, eztabaidak, azalpenak) ulertzeko; baita inguruko herri-hizkeran sortutakoak ere. Eta gai da, era berean, lagunarteko elkarreraginean, lan-esparruan eta komunikabideetan ideiak eta iritziak jariotasunez eta eraginkortasunez adierazteko.
  • Ongi egituratutako eta osatutako testu argiak eta zehatzak idazteko gai da, ideia nagusiak eta osagarriak bereiziz, eta, oro har, xedea lortzeko estgrategia egokiak aukeratuz. Era berean, bere ikuspuntua luze eta zabal adierazteko gai da, ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez.

 

XEHETASUNAK:

Bi deialdi daude C1 maila kreditatzeko: 

  1. Deialdi itxia, euskaltgietan ikasten ari diren ikasleentzat.
  2. Deialdi irekia, edonork egin dezakeena.

Bi kasuetan, azterketa egiteko, gutxienez, 17 urte eduki behar dira, edo urtearen barruan bete.

Matrikula www.habe.euskadi.eus webgunean egiten da, matrikula-inprimakia betez.

Lau probak osatzen dute C1 mailako azterketa:

  1. Irakurmen proba
  2. Idazmen proba
  3. Entzumen proba
  4. Mintzamen proba

HABEren webgunean daude probaren xehetasun guztiak: http://www.habe.euskadi.eus/hautatu-deialdia/s23-edukiak/eu/