Itxuraz berritua udal aldizkaria itzuli da legegintzaldi berriaren hasierarekin batera. Orain arteko atalak mantenduko ditu; hala nola, gutuna, berriak, irudiz osatutako Beasain Herri Bizia, Beasaindarrak protagonista eta Etorkizuneko Beasain eraikitzen. Berrikuntzen artean irudi eta tipografian aldaketa arin batzuk izateaz gain orain bi hilabetekaria izango da eta hamabi orrialde izango ditu, lehen baino lau gehiago.

36garren aleak ekartzen dituen gaien artean nabarmentzekoak, Usurbe antzokiaren berrirekiera, 2020ko ordenantza fiskalak eta udal aurrekontua, udal korporazio berria, Pump track pista berria, Trenbide kaleko birmoldaketa, azaroaren 25a, eta Aurtzaka dantza taldearen 40garren urteurrena. 

Ohi bezala etxeetan banatuko da, udalaren webean zintzilikatua egongo da eta herriko toki garrantzitsuenetan irakurgai izango da.

Beasaindik 36 5Beasaindik 36 5