Aitor Aldasoro alkateak lagunduta, Maite Peña Aldundiko gizarte politikako foru diputatua egoitza guztiak ikusten eta hauen egoeraren berri jasotzen izan da zaintzaz arduratzen diren auzotarrekin

Bisitaren helburua foru agintariei baseliza eta inguruan dituen azpiegiturak ezagutaraztea izan da hauen egoeraren berri izan dezaten. Izan ere, bai baseliza eta baita eraikinak Udala eta Foru Aldundiaren jabetzak dira. Seroretxea den etxebizitzan egun ez da inor bizi eta eraikinak eta azpiegiturak elizak eta auzotarrek erabiltzen dituzte euren eginkizunetan.

Baseliza eta eraikin multzoaren mantenua Udalak egindako ekarpenari eta auzotarren artean egindako diru bilketari esker egiten da.  Udal gobernuaren asmoa, eraikin multzoa edukiz betetzea eta erabilera handiagoa ematea da. Horretarako, aldundiko agintariak gonbidatu ditu eraikinak ezagutu eta eskaini dezaketen aukeraz hausnar egiteko.

Maite Peña gizarte arloko foru diputatuak eraikin multzoa ezagutu ondoren oso interesgarritzat eman du egindako bisita. Eraikinek eskaintzen duten aukera probetxugarria izan daiteke. Behar diren egokitzapen lanak aztertu eta gizarteak dituen beharrei erantzuteko, zein zerbitzu eskaintzera zuzendu liteken erabakitzera izango da besteak beste hemendik aurrerako lana.