Gaur bete ditu Carmen Usabiaga Múgica beasaindarrak ehun urte eta ohikoa den moduan Aitor Aldasoro alkateak bisita egin dio goizean zoriontzeko. Herria eta Udalaren izenean urtebetetze honen omenez, ehun urte bete dituzten  beasaindar guztie bezala egun hau adierazten duen plaka-oroigarria oparitu dio alkateak eta egun ona pasa dezala opatu dio. Familiarteko argazkia aterata amaitu da Arangoiti egoitzara egindako bisita. Zorionak Carmen eta bejondeizula!