Udalerrian bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazio erantzunkidea sustatzeko herrilab proiektu pilotua abiaraziko da Aldundiaren eta Beasaingo Udalaren arteko lankidetza hitzarmenari esker

Paisaia euskalduntzeko helburuarekin merkataritzan euskaraz errotuluak jartzeko diru-laguntzak igotzea onartu da

Udalbatza osoaren aurretik burututako Gobernu batzordean bestalde, Zapatari eta Martin Aranburu kaleetan burutu behar diren urbanizazio lanak Sasoi Eraikuntzak SL Enpresari esleitzea onartu da

            Udal gobernuak berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoari helduz urratsak emanen jarraitzen du. Honela, Udal osoko bilkuraren onespena lortuta HerriLab izeneko egitasmo pilotua Beasainen abian jarriko da gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde aurrerapausoa emateko. Beasain kontziliazio erantzunkideko praktikak abiarazteko laborategia bihurtuko da.  Gipuzkoako tamaina ertaineko eta enpresa jarduera nabariko udalerria izateagatik bertatik aterako den esperientzia eta ikaskuntza eredu izango da eta beste udalerrientzat erreferente. Aldi berean, ikasteko eta esperimentatzeko gune izango da, balioko duena, era berean, Gipuzkoako lurralde osoarentzat ikasteko eta ekarpenak egiteko. Alderdi guztien onespenarekin proiektua aurrera eramateko lankidetza hitzarmenaren proposamena onetsi da.   

Aho batez onartutako beste proposamena diru-laguntzak emateko oinarriak izan dira. Merkataritzan hizkuntza paisaia euskalduntze aldera, eta gaztelaniaz dauden errotulu nagusi eta irudi korporatiboko elementuen kopurua jaiste aldera, laguntzen kopurua handitzeko proposamena aurkeztu zen. Errotuluen kasuan, diru-laguntzen kostuaren %30 izan beharrean %50 izango da. Irudi korporatiboen kasuan, testua euskara hutsez jarriz gero, kostuaren %50 ordainduko du Udalak. Laguntzei buruzko informazio zehatza Igunean dago eskuragai. Udal gobernuak euskararen alorrean hizkuntza politikaren baitan euskararen erabilera sustatzeko abian jarritako ekintzen barruan kokatzen da egitasmo hau.

Udalbatzaren osoko bilkuran aztertutako beste gai batzuen artean honako hauek aztertu edo onartu dira; Edorta Diez Del Riok zinegotzi karguari uko egitea lan arrazoiak medio, Eusko Ikaskuntzarekin Udalak duen hitzarmena berritzea, honen bidez Beasaingo Udala bazkide babesle izaten jarraituko du egitasmo ezberdinetan elkarlanean aritzeko eta 2018ko udaleko plantilla eta lanpostuen zerrendaren onespena.

Bestalde osoko bilkuraren aurretik gobernu batzordean aztertu diren gai nagusien artean, Martin Aranburu eta Zapatari kaleko hirigintza lanen esleipena onartu da. Sasoi Eraikuntzak SL enpresa izango da lanak burutuk dituena 403.101,31 (+ BEZ) euroko kopuruagatik. Lanak maiatzaren hasieran hastea espero da eta lanek hamabi asteko egikaritze epea izango dute.