Iaz gertatu bezala, pandemiak eragindako prebentzio neurriek jende pilaketak eragoztea gomendatzen dute

Bizi dugun egoerak bultzatuta eta herritarren osasuna babeste aldera, egun hauetan Astigarreta auzoko antolatzaile taldearekin batera hartu du erromeria ez egiteko erabakia Udalak. Azken asteetan izandako berragertzeen ondorioz eta covid 19az kutsatzeko arriskuak eraginda, egokiena eta seguruena Astigarreta auzoko San Gregorio ermitan igande honetan ospatzekoa zen erromeria bertan behera uztea dela erabaki dute udal agintariek eta auzotarrek. Honela bada eta iaz gertatu bezala, aurtengoan ere ez da euskal usadio hau berrituko.