Kataluniako Solsona eta Cardonako tokiko garapen agentziak eta merkatariek euren esperientzia partekatu dute Beasaingo merkatariekin  erreferentzia gisa balio diezaien

Kontziliazio erantzukidea sustatzen duen proiektuaren baitan antolatu den jardunaldiaren helburua merkataritza-sektorean ordutegiak aldatzeko esperientzia praktikoa ezagutzea izan da. Horrela, Beasainen antzeko esperientzia bat ezartzeko erreferentzia izan daiteke, sektore horretan lan egiten duten pertsonen kontziliazioa hobetzeko.

Ildo horretan, Dolors Corominas eta Francesc Ester Solsonako (Katalunia) Merkatarien Elkartetik eta Gloria Dominguez Tokiko Garapen Agentziako ordezkariak beren herrietan ordutegiak trinkotzeko garatu duten esperientzia partekatu dute.

Bideokonferentzia bidez, Beasaingo merkatariek, eta udal ordezkariek bertatik bertara ezagutu eta dituzten zalantza argitu dituzte honelako esperientzia Beasainen gauzatzeko aukeraren aurrean.

Jardunaldi hau Beasaingo Udalak eta Aldundiak elkarrekin garatutako Herrilab proiektuaren barruan kokatzen da, udalerrian kontziliazio erantzunkidea sustatze helburu duena. Alegia, bai emakumeek eta bai gizonek seme-alabak eta mendeko pertsonak etxean zaintzeko eta etxeko lanak egiteko ardurak berdintasunez banatzea, emakumeek soilik hartu ez ditzaten. Ekintza planaren funtsezko elementu bat udalerriko merkatariei eta enpresei kontziliazio erantzukidea errazteko neurriak ezartzeko eta hobetzeko aholkuak ematea da.