Aurkeztu den kamioia gisa honetako kamioi bakarretakoa da nazioarte mailan eta jasangarritasuna eta ingurugiroarekiko errespetuan beste urrats bat ematea suposatzen du

Sasieta mankomunitateko presidentea eta Beasaingo Udaleko alkateorde Leire Artolak Sasietako arduradunekin batera, hiriguneetan hondakinak biltzeko kamioi elektriko berria aurkeztu du Sasietak Beasainen duen egoitzan.

Kamioia FCC Medio Ambiente eta Irizar e-mobilty enpresek gauzatu dute eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatu da, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren babesean, Garapen Teknologiko eta Industrialdeko Zentroaren bidez (GTIZ).

Aurkezpen berri honekin urrats garrantzitsu bat eman du Mankomunitateak hondakinak biltzeko ibilgailu berriak jasangarriak, ez kutsagarriak izan daitezen ingurumenarekiko errespetua mantentzeko konpromisoarekin jarraitzeko.   

sasieta kamioi elek 0sasieta kamioi elek 1