Aurtengo azaroaren 25eko aldarrikapenean, Covid 19ak eragindako krisi egoeraren baldintzapean, indarkeria matxista jasaten duten emakumeen egoera ahula nabarmendu du

Beasaingo Udalak herriko Asmube eta Oriako lamiak emakume elkarte eta talde feministarekin antolatutako egitaraua aurkeztu du

Azaroaren 25a, emakumeeganako indarkeria matxisten aurkako nazioarteko egunaren inguruan, Beasaingo Udalak herriko emakume elkarte eta talde feministarekin bat egin du aurtengo aldarrikapenean. 

Udal gobernua eta udala osatzen duten gainontzeko alderdien iritziz, urtero egiten den gogoetaz gain, bizi dugun pandemiak sortutako egoeran, arreta berezia jarri behar da beren etxeetan, lanetan eta bizi-espazioetan bizirik irauteagatik indarkeriari aurre egiten ari diren emakume eta neskengan. Gizartearen aitorpen eta elkartasun osoa merezi dute eta bizi duten isolamendua, babesgabetasuna eta ikusezintasuna saihesteko baldintza egokiak sortzen jarraitu behar dute instituzioek.

Hartara, Udalak bere erantzunkizunaren ardura hartuta, erakunde, kolektibo feminista eta emakumeen elkarte eta gizarteko eragile guztiekin lankidetzan eta era koordinatuan lan egiteko konpromisoari eusten dio. Indarkeria mota honi aurre egin eta prebentzioari laguntzeko beharrezkoak diren ekimenak bultzatuz eta indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko dauden zerbitzuak indartu eta hauen berri ematen jarraituz. 

Asmube (Beasaingo Emakumeen Elkartea) eta Oriako lamiak elkarteen gidaritzapean, Beasaingo Udalak bere eskumenen esparruan, tokiko eragile hauekin lankidetzan eta modu koordinatuan, udal zerbitzu eta baliabideak beharrezkoak diren ekimen guztiak abian jartzeko konpromisoa mantenduko du.

Lankidetza horren ondorioz, aurtengo azaroaren 25a ospatzeko antolatu den egitaraua izan da.  

Azaroaren 25aren inguruko egitaraua

Azaroak 19tik 29ra: Fatiha Hajji Baba erakusketa Igartzan. Asmube elkarteak antolatuta

Azaroak 25ean: 12etan Elkarretaratzea eta biktimei omenaldia. pdf Adierazpen instituzionalaren (136 KB) irakurketa. Erauskin plazan, indarkeria matxistaren aurkako hari matazak kokatutako egongo dira. Osasunerako segurtasun eta babes neurriak betez. 

Azaroak 26an: "Misión Insumisión"  Grupo Las Chirlas Clown antzezlana (gonbidapen bidez). Igartzan 18:00

Azaroak 28 eta 29an: “Zauriak” dokumentala Beasaingo Udaleko webgunean.

Azaroak 30: 18:00tan HerriLab testuinguruan, “Ahots parareloak”, mahai ingurua, pandemia eta zaintza gaia jorratuz (on-line) Udaleko webgunean

Abenduak 4ra arte: "Goierrin indarkeri matxistaik ez!" sormen lehiaketa.

Lehiaketa honen inguruko informazioa

Indarkeria matxistaren aurkako telefonoak eta Udalak eskeintzen dituen zerbitzuak 

Azaroak 25 Beasain KARTELA

hari matazak Erauskin 1hari matazak Erauskin 1