Azken dekretuaren arabera goizeko 1:30ean itxi beharko dira tabernak eta terrazak 2:00etan. Gazte lokalak itxita egongo dira 

Udal arduradunak herriko ostalarien ordezkariekin duten asteroko hitzorduan bildu dira berriro, herriko egoeraren eta Covid-19ren ondorioz hartu beharreko babes neurrien jarraipena egiteko.

Eusko Jaurlaritzak aste honetan bertan argitaratu duen dekretu berriak ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako establezimenduak eta zerbitzuak hartzen ditu barne, eta gaueko aisialdiko neurriak murriztu ditu; beraz, egoera berri honetara egokitu dira udalerriko tabernak.

Aforoak eta segurtasun-distantziak

Mahaien edo, hala badagokio, mahai-multzoen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa ziurtatuko da. 1,5 metroko distantzia hori mahaietatik edo mahai-taldeetatik hurbilen dauden pertsonen artean neurtuko da. Gehieneko okupazioa 10 pertsonakoa izango da mahai edo mahai-multzo bakoitzeko.

Barran sartu eta zerbitzatu ahal izango da, bezeroen edo bezero-taldeen artean 1,5 metroko distantzia fisikoarekin, bai establezimenduaren barruko mahaietan, bai barran, bai establezimendu horien kanpoaldean. Aforoa %60ra mugatuko da. 

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da establezimenduan jateko edo edateko kentzea posible izanik.

Ordutegiak

Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako establezimendu eta zerbitzuak 01:30ak baino lehen itxi beharko dira, eta ezin izango da bezerorik sartu, ezta ordu horretatik aurrera kontsumiziorik egin ere. Gehienez ere, hogeita hamar minutuko huste-aldia egongo da; beraz, 02:00etatik aurrera lokala itxita egongo da eta ezingo da berriz ireki 06: 00ak baino lehen.

00:00etatik aurrera 2:00ak arte, lokalen kanpoaldeko kontsumoa terrazetarako mugatutako eta baimendutako espazioan soilik egingo da, mahaietan eserita eta aurreikusitako edukierak beteta; beraz, establezimenduko produktuak edo edariak ezin izango dira kontsumitu terrazaren eremu mugatzailetik kanpo. Neurri horiek asteko egun guztietan aplikatzen dira, jaiegunak barne.

Gazteen lokalak

Herriko gazte-lokalak itxita egongo dira, sorkuntza artistikorako gazteei Udalak lagatako entsegu-lokalak bezala.