Euskaltegietan euskara ikasten ari diren herritarrei dirulaguntzak emateko prozedura arautzen duten oinarriak

 

Euskaltegietan euskara ikasten ari diren herritarrei dirulaguntzak emateko prozedura arautzen duten oinarriak

 Beasaingo Udalaren eskumenen artean dago “bere lurralde-eremuan euskararen ezagutza sustatzea eta erabilera dinamizatzea” eta esparru honetan Beasaingo herritarren euskalduntzea sustatzen du.

 

1.- XEDEA

            2021-2022 ikasturtean euskara ikasten diharduten herritarrei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea da oinarri hauen xedea. HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntzeko ikastaroak lagundu ahal izango dira, eta horretarako HABEk ikasturtero ezartzen dituen irizpideak jarraituko dira.

2.- FINANTZIAZIOA

            Deialdi honetako dirulaguntzak ordaintzeko Udalak kreditua dauka aurreikusita helburu horretarako sortutako kontu-sailetan:

0230.480.335.30.01 - 15.000,0 €

0231.480.335.10.01 -  7.000,00 €

0231.480.335.10.02 -  6.000,00 €

Gehieneko zenbateko osoaz gain (28.000€) aurkeztutako eskabideak ikusita, zenbateko gehigarri bat onartu ahal izango da, dagokion aurrekontu-aldaketa onartu ondoren, dirulaguntza emateko ebazpena eman baino lehen.

3.- ONURADUNAK

            Dirulaguntza hauek eskatzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:

a)        16 urtetik gora izatea dirulaguntzako xede den ikastaroa amaitzen duten datarako.

b)        Beasainen erroldatuta egotea dirulaguntzako xede den ikastaroa egiten duten bitartean.

            Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko 13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek edo erakundeek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

            Norbanakoek ezin izango dute dirulaguntzarik jaso baldin eta Beasaingo udalarekin edo haren mendeko erakunde autonomoekin dituzten zorrengatik behartze bidez ordainarazteko prozeduretan hasita badaude, ezta ere udalarekiko zerga obligazioak ordaintzeke izanez gero, harik eta zor horiek, benetan, ordaindu eta kitatzen dituzten arte; salbuespen bakarra izango dela zorrak geroratuta edo epeka ordaintzeko izatea  edo halakoen exekuzioa bertan behera utzita egotea.

4.- DIRULAGUNTZA LORTZEKO BETE BEHARREKO BALDINTZAK

a)        Eskabidea (I. Eranskina) behar bezala beteta eta nahitaezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.

b)        Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea. Ordainketaren gaineko  informazioa dagokion euskaltegiak egiaztatuko du ikastaro amaierako ebaluazio txostenean.

c)         Euskarazko ikastaroan gutxienez %85eko asistentzia egiaztatzea. Langabetuentzako dirulaguntza eskatzaileek %90eko asistentzia egiaztatu beharko dute. Horretarako, ikastaroaren hasiera- eta amaiera-data hartuko dira kontuan.

5.- DIRULAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA

Kultura, euskara eta merkataritza azpisailari dagokio aurreikusten diren laguntzak kudeatzea. Saileko teknikariak arduratuko dira aurkeztutako eskabideak aztertzeaz eta ebaluatzeaz. Alkatearen ebazpenaren bidez eman edo ukatuko dira laguntzak eta eskatzaileari horren berri jakinaraziko zaio.

Ordainketa Alkateak dirulaguntzaren Ebazpena idazten duenetik  hilabeteko epean egingo da.

-          Neguko ikastaroen kasuan (urria-ekaina bitartean egiten direnak), hurrengo irailean.

-          Udako ikastaroen kasuan (uztaila-iraila bitartean egiten direnak), abenduan.

6.- DIRULAGUNTZEN BATERAGARRITASUNA

Oinarri hauetan zehaztutako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste erakundeek emandako laguntzekin.  Kasu horretan Udalari jakinarazi beharko zaio. Hala ere, ezin daiteke inolaz ere gain finantzazio kasurik izan; hau da, beste entitateekin batera diru-laguntza moduan emandako kopurua ezin da gastuaren balioa baino handiagoa izan.

7.- DIRUZ LAGUNDUKO DEN GASTUA ETA DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Hiru dirulaguntza mota egongo dira, eta batak besteak baztertzen ditu:

7.1. Dirulaguntza orokorrak:

Dirulaguntzaren zenbatekoa honakoa izango da:

-A1, A2, B1 eta  B2 mailetako ikastaroetan, ikasleak ordaindutako matrikularen %75.

C1 eta C2 ikastaroetan, ikasleak ordaindutako matrikularen %50.

7.2.    Espezifikoak: baldintza ekonomikoen araberakoak .

Urteko diru sarrera garbiak Lanbide arteko  Gutxieneko Soldata (LGS) bider 1,5 baino txikiagoak diren kasuetan, dirulaguntzaren zenbatekoa HABEk homologatutako ikastaroaren matrikularen %90ekoa izango da.

7.3. Langabetuentzako dirulaguntzak. Ikastaroak irauten duen bitartean langabezian dauden ikasleek ordaindutako matrikularen %100 jasoko dute.

Barnetegian ez da laguntzarik emango egoitza gastuetarako.

8.- AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

8.1.- Guztiek aurkeztu beharrekoak:

a)        Dirulaguntza eskatzeko inprimakia sinatuta. (I. eranskina)

b)        Helburu honetarako dirulaguntzak jasotzeari buruzko zinpeko aitorpena.

c)         Matrikula-ordainagiria. Beti ere, ez bada Beasaingo Udal Euskaltegian ikasi.

d)        Euskaltegiaren ziurtagiria, ikastaroaren hasiera eta amaiera data, taldeak emandako ordu kopurua eta ikasleak hartutakoak, hasierako maila eta amaierakoa azalduko dituena. Beti ere, ez bada Beasaingo Udal Euskaltegian  ikasi.

e)        NAren fotokopia

f)         Kontu korronte zenbakia (IBANa eta 20 zifra).

g)        Huts egiteak justifikatzeko agiriak. Huts egiteak justifikatzeko ondorengo agiriak bakarrik onartuko dira:

1.         LANBIDEk deitu izanaren ziurtagiria

2.         Medikuarengana joan izanaren ziurtagiria

8.2. Baldintza ekonomikoen araberako laguntza espezifikoa eskatzen dutenen kasuan, eskatzailearen  eta bizikidetza unitatearen egoera ekonomikoa egiaztatu beharko da ondorengo dokumentuekin:

a)    Eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko kide guztien NA fotokopiak.

b)    Bizikidetza unitatea osatzen duten kide guztiek jasotako diru-sarrera garbien ziurtagiriak (10-T, Nominak, Pentsioak, etab.)

c)    LANBIDEK, Enplegu Estataleko Zerbitzuak eta / edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egindako ziurtagiria, kasua bada, jasotako urteko prestazioen ziurtagiria edota prestaziorik jasotzen ez denarena,  16 urtetik gorako pertsonei buruzkoa.

Langabetuentzako dirulaguntza eskatzen dutenek  Gizarte Segurantzako lan bizitzaren agiria aurkeztu behar dute.

9.- ESKABIDEAK AURKEZTEA

Oinarriak BDNSra bidaliko dira, eta GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita eskabideak aurkeztu ahal izango dira.

Eskatzaileak ikastaroa amaitu ondoren egin beharko du dirulaguntza eskabidea.

Epea: Eskabideak aurkeztu ahal izango dira oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta horiek aurkezteko epea 2022ko urriaren 31n amaituko da.

Modua: Dirulaguntza eskatzen dutenek eskaera orria aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta, bertan agertzen diren agiri guztiekin batera. Beasaingo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez ahal izanez gero: https://www.beasain.eus/bulego-birtuala edo Udalaren erregistroan, I.eranskineko ereduaren arabera.