AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Antzerkia, Udazken Kulturala -
MARI ERRAUSKIN.
Igandea, 03. Azaroa 2019, 17:00

IPUIN KLASIKOTIK GAUR EGUNERA

 Norak urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu du. Nora eta bere lagunak primeran pasatzen ari dira festara Lys iritsi arte; gelako liderra eta neskato harroputza.

Lysek festako dena gaitzetsiko du: jana eta edana, dekorazioa eta Norak jasotako opari guztiak, zapata berriak bereziki. Inbidia baitu, berak ere halako zapatak nahi lituzkeelako izan.

Eskolako umeak Lysen gehiegikeriekin asper-asper eginda daude. Baina hartu dute erabakia: oraindik aurrera ez diote Lysi men egingo eta duet bere iruzkin maltzurrekin barre gehiagorik egingo.

Norak opari bezala jaso dituen zapatak ipuinera salto egiteko bideetako bat izango dira, zapata horiek magikoak baitira. Gauza berdina gertatuko da jolasean aritzeko erabiliko duten erratzarekin, Mari Errauskinen erratza bihurtuko baita.

Norak urtebetetze tartaren kandelak itzaltzean eskatutako desioa egia bihurtu da.

 

Egilea: Galder Perez. Zuzendaria: Maitane Zalduegi Viar.

Elenkoa: Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Sara Barroeta, Jon Casamayor, Ugaitz Alegria // Iñaki Maruri.

Ekoizpena:  GLU GLU.

Iraupena: 59'

Adin gomendatua: 3-9 urte

Kokapena: Usurbe Antzokian
argazkia.jpg