AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Balleta eta Dantza -
MINTEGIA: DANTZA SOLTEA ASKATZEKO AHALEGIN BAT
Ostirala, 10. Abendua 2021, 19:00 - 21:00
Kontaktua: dantzan.eus
  • Gidariak: Oier Araolaza eta Josu Garate / Argia eta Kezka

Dantza-soltea eszenaratzeko ez-ohiko bidea jorratu da Martin Zalakain ikuskizunean eta ahalegin horren oinarriak eta aplikazio praktikoak azalduko dira saio honetan.  Proposatzen den eredua hobeto ulertzeko testu inguruaz sarrera egingo zaio saioari, dokumentazio historikoak utzi dizkigun testuetatik abiatuta gaur egungo dantzakerara iritsi arte. Ondoren, hitzak mugimendu bihurtzen ahaleginduko gara, musikatik bertatik eta erritmotik, ezinbestean, abiatzen den dantza proposatuz. Dantza-solte eredua berrikusteko ahalegina Juan Antonio Urbeltzek diseinatu eta musikalki Mikel Urbeltzek apailatutakoa da. Mintegi honetan Josu Garate (1975) eta Oier Araolaza (1972) arduratu dira horren aplikazio praktikoa gidatzeaz. 

Ikastaroa eta ikuskizuna: Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain

dantzan.eusdantzan.eus

Kokapena: Antzizar Kiroldegia