Bazkidetza
- Bazkide txartelarekin 3 liburu eta 3 material berezi (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) hartu ahal dituzu zure udal liburutegian; 5 liburu eta 5 material berezi (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) sareko gainerako udal liburutegietan.
- Mailegutako dokumentuak hartu dituzun liburutegian itzuli behar dituzu.
- Dokumenturen bat galtzen baduzu, horren berdina erosi beharko duzu hilabeteko epearen barruan liburutegira bueltatzeko. Horrela egin ezean, ezin izango duzu bazkide txartela erabili.
pdf Bazkideen izen emate orria (193 KB)
Epeak
- Liburuak itzultzeko epea 21 egunekoa da.
- Material bereziak (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) itzultzeko epea 7 egunekoa da.
- Itzultzeko epea amaitu ondorengo atzerapenak postaz jakinaraziko ditugu eta zigortu egingo dira. Oso berandutzen denari edota beti berandu dabilenari bazkide txartela kendu egingo zaio.
Luzapenak
- Liburuen epea beste 21 egunez luzatu ahal izango duzu eta material bereziena (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) beste 7 egunez, inoren erreserbarik ez badute.
- Luzapenak liburutegian bertan, telefonoz, Internet bidez eta baita liburutegiak horretarako prest dituen ordenagailuetan ere eskatu ahal izango dituzu.
- Zerbitzuaren beste erabiltzaile batek dokumentu baten erreserba egina badu, ezingo duzu dokumentu horren epea luzatu.
Buzoia, maileguak itzultzeko aukera
Liburutegia itxita dagoenean, liburutegiaren kanpoaldean dagoen buzoian utzi ditzakezu bueltatu nahi dituzun materialak.