-
Xehetasunak
Azaroaren 13tik abenduaren 10era, Igartzako Burdinolan ikusgarri izango duzue "Emakumeak eta euskal komikigintza" erakusketa, Skolastika literatur zerbitzuen eskutik.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00-20:00 / Asteburuetan eta jaiegunetan, 11:00-14:00 eta 18:00-20:00
Horretaz gain, azaroaren 22an, arratsaldeko 18:00etan Josune Muñozek erakusketari lotutako "Begiradak komikietan" hitzaldia eskainiko du, euskaraz, eta hau ere Igartzako Burdinolan izango da.
