Beasaingo irakurle taldea

 
 

Urrian  hasiko da berriro Beasaingo irakurle taldea martxan, Aintzane Usandizaga Lopezen gidaritzapean. Oraingoan taldea udal liburutegian elkartuko da, hilean behin, asteazkenetan,18:30etik 20:00etara. Jarduera urritik ekainera egingo da eta ikasturtean zehar bi idazle gonbidatuko ditugu solasaldietara.

Hauek dira abendura bitarteko irakurgaiak eta datak:

  • Urriak 25: Lurraz beste / Garazi Arrula Ruiz. -- 1.ed. -- Tafalla : Txalaparta, 2023
  • Azaroak 29: Cayo Hueso / Oihane Amantegi ; hitzaurrea, Joseba Sarrionandia. -- Aduna (Gipuzkoa) : Elkar, L.G. 2023
  • Abenduak 13Bihurguneko nasa / Uxue Apaolaza. -- Zarautz [etab.] : Susa, 2022

Helburuak:

  • Euskaraz irakurtzeko ohitura indartzea eta zabaltzea
  • Genero askotariko euskal literatura ezagutzea
  • Euskal sortzaileekin bertatik bertara hitz egiteko eta irakurketak partekatzeko aukera izatea
  • Irakurleek modu askean euskal argitalpenez mintzatzeko, galdetzeko eta hausnartzeko espazioa izatea
  • Bakarkako irakurketaz gain, komunitatean irakurtzearen abantailak gozatzeko, ikuspegiak, esperientziak, kezkak eta abar partekatuz
  • Pentsamendu eta begirada kritikoak sustatzea

Liburuak udal liburutegian eskura izango dituzue  saioa baino 2 edo 3 aste lehenago.

Animatu parte hartzera! Eman izena udal liburutegian! Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko./ 943028070