Irakurketa klubetako proposamena gurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira etortzea da, Euskal Haur Literatura abiapuntu harturik, dinamizatzaile batek zuzendutako irakurketa saioetan parte hartzeko.
Saio hauetan helburua bikoitza da. Alde batetik, gozatzeko une bat sortzen da, ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin heldu eta haurrek ondo pasatu dezaten. Bestetik, gurasoen prestakuntza bilatzen da. Horretarako, euskal haur literaturako baliabideak erakusten dira, eta kontatzeko moduak azaltzen dira. Azken batean, helduek seme-alalabekin literatura modu autonomoan lantzeko gai senti daitezen nahi da.
Beraz, garrantzitsua da haurrarekin saiora datorren helduak parte hartzeko jarrera izatea. Saioak euskaraz dira. Hortaz, helduak gutxieneko euskara ulermen maila izan beharko du, saioetan parte hartzeko.
Honakoak dira egitasmo honekin, besteak beste, lortu nahi ditugun helburuak:
- Irakurketa ohiturak sustatu
- Kalitatezko euskal bibliografia ezagutu
- Guraso/hezitzaile eta haurraren arteko irakurketa giroa sortu
Hiru saio eskainiko dira eta horietan dinamizatzailea ordubete egongo da ekintza gidatzen.
Datak eta ordutegiak hurrengoak izango dira:
- Irailaren 28an (osteguna) -------- 17:00-18:00
- Urriaren 26an (osteguna) -------- 17:00-18:00
- Azaroaren 23an (osteguna) ----- 17:00-18:00
Izena emateko, zapaldu hurrengo estekan eta galdetegia bete ezazu:
https://forms.gle/LhoWVZN21JjsZQ4dA
Edozein zalantza izanez gero, jarri zaitez harremanetan Beasaingo Udal Liburutegiarekin: 943 028070