Errekarte eremuko hirigintza proposamena behin batzordean aurkeztuta, proiektua onartzea falta da eraikuntza lanak hasteko

Proiektu berriak egungo egoera eta beharrei erantzuten die eta eremu urbanoan eraikitzea lehenesten du

Errekarte eremuko hirigintza proiektuari bultzada berri bat eman dio Udal gobernuak. Lurraldea batzordean inguru honetarako hirigintza proiektu berria aurkeztu du eta eraikuntza lanak hasteko proiektua onartzea eta hitzarmenak sinatzea besterik ez da faltako eraikuntza lanak hasteko.

Behar berriek hala adierazita, proiektu berriak zenbait ezberdintasun ditu jatorrian duela urte batzuk aurkeztu zen proiektuarekiko. Mendialdean ez da eraikiko, alegia landa sektorean. Zerbitzu eta azpiegitura guztiak dauden eremu urbanoan eraikiko da zerbitzu eta azpiegitura guztiak eskura dauden tokian, gaur egungo eraikinen lerroari jarraiki, udal gobernuak eremu urbanoan eraikitzea lehenesten baitu. Eraikinei dagokionez,  solairu bat gutxiago izango dute.

Garatu den proiektu berrian berdeguneak eta espazio desberdinak errespetatuko dira gehiegikeriarik egin gabe. Errekarte baserriari dagokionez, interes arkeologikorik ez duenez, ez da ondare izendatua eta eraitsi egingo da. Aurreko legegintzaldian aurkeztu zen proiektuak, parte hartze prozesu batean oinarritutako arau subsidiarioen aldaketak eskatzen zituen baina orduko udalbatza osoan ez zen proposamen hura aurrera atera. Egungo proiektuak duela hamar urte aurkeztu zen hartan du oinarria baina oraingo beharrei egokitu da.

Udal gobernuaren iritziz, etxebizitzen eskariari dagokionez, Beasainen gaur egun eraikuntza berrietarako dauden eremuak mugatuak dira, horregatik daudenak zentzuz kudeatu behar dira, eremu urbanoa lehenetsita.

Etxebizitzen beharrari erantzun

Udal gobernuak eraikuntza berrien beharra atzemateaz gain, etxebizitzaren politikan landu behar duen beste lerroa etxebizitzen alokairua sustatzen jarraitzea da. Eusko Jaurlaritzak egun indarrean dituen programak indartuz eta sustatuz (Bizigune…), horretarako Udala diru laguntzen plan estrategikoa egiten aritu bada ere, ordenantza arautzeari ekingo dio aipatu programak indartzeko.