Zerbitzu honen bidez, aldi bateko egonaldiak egoitzetan eskatzeko aukera ematen zaie beren etxeetan bizi diren mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonei. Atsedenetarako eta aukera pertsonalekoetarako egonaldietarako aplikagarria bakarrik. 

2023 urterako Udako kanpainako egonaldiak (ekainak 15etik irailak 17ra arte) eskatzeko epeak:

  • Ekaina: Maiatzaren 5era arte.
  • Uztaila: Maiatzaren 12ra arte.
  • Abuztua: Ekainaren 9ra arte.
  • Iraila: Uztailaren 14ra arte.

Egonaldiak orientazio gisa, hamabostaldi naturaletan egingo dira. Hilabete bakoitzeko lehen edo bigarren hamabostaldia hartu ahal izango da. Urtean gehienez bi hamabostaldi eskatu ahal izango dira.

Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egingo dira, aldez aurretik hitzordua hartuta. Hitzordua eska daiteke 943 028075 telefonora deituta.