Loinazko San Martin egunaren bezperan, otsailaren 4an izango da hilabete honetako azoka berezia. Neguko barazkiak izango ditugu bete-betean, besteak beste, romaneskua, azalorea, brokolia, azelga, ziazerba, daikon arbia, aza, kale aza eta nobedade moduan baratxuri freskoa izango da. Barazki horiek ur, zuntz, bitamina eta mineral ugariko elikagaiak dira. Sasoiko barazkiak jatea komeni da, gure gorputza egokitu dadin egokitzen zaion urtarora. Gure immunitate-sistema indartzen laguntzen duten bitamina eta mineral ugari ematen dituzten eta hotzeriei eta gripeei aurre egiten laguntzen digu.

Barazkiez gain, beste produktu batzuek saltzen dituzten postuak ere izango dira: eztia, ogia, loreak eta landareak, tartak eta gailetak, gazta eta haziak. Horiez gain, artisau erara egindako poltsak, lepokoak, umeentzako adur-zapiak eta abar saltzen dituen postua ere izango da.

Tailerraren orduari dagokienez, Jenny Cruz azokan postua jartzen duenak bakero oihalak erabiliz poltsak egiten erakutsiko digu oraingo honetan. Hori guztia musikaz girotuta, izan ere, eguerdiko hamabietatik ordu batera Loinatz Musika Eskolako trikitilariek eta pandero joleek azoka girotuko dute.

Egun horretako egitaraua hau izango da:

10:00 Bertako produktuen azokaren hasiera .

11:30  Bakero oihala erabiliz poltsak  egiten erakutsiko digu Jenny Cruz azokakideak.

13:30 Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean.      

14:00 Bertako produktuen azokaren amaiera.

Hileko lehen larunbateko azoka berezia duela sei urte  Udal gobernuak martxan jarritako egitasmoa da eta honen helburua, bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jartzea eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara erakartzea ere bada.