Eguberrietako erakusleihoen lehiaketako sariak banatu eta aurten erretiroa hartu duten merkatariak omendu dituzte 

Lehiaketan bozka eman duten erosleen artean zozketatuko erosketak egiteko txeke-sariak ere banatu dira

Urteroko legez, Gabonetako erakusleihoen lehiaketako sari emate ekitaldia burutu da Beasaingo udaletxean. Honekin batera, lehiaketan bozka eman duten erosleen artean zozketatutako erosketak egiteko txekeak banatu dira. Era berean, tokiko merkataritzarekin duen konpromisoari eutsiz, urteetan egindako lanari aitortza egin die 2022an erretiroa hartu duten merkatariei Udalak. 

Sariak ematen  Leire Artola alkatea eta  Elena Ruiz zinegotzia izan dira. Amaitzear den urte honetan udal agintariek sektore honekiko babesa, gertutasuna eta laguntza mantentzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute. Udal gobernuarentzat, tokiko ekonomia bultzatzeko eta indartzeko garrantzitsua da udalerriko denda eta saltokietan kontsumitzea. 

Tokiko merkataritzaren ezaugarriak balioan jarriz, gertukoa konfiantzazkoa izateaz gain arreta pertsonalizatuarekin lagunduta doa eta herri izaera indartzeko laguntzen du. Herrian kontusmitzea ezinbestekoa dela ere aipatu dute udal agintariek tokiko merkataritza indartsua izaten jarraitzeko.

Erretiroa hartu duten merkatariei aitortza

Atxikimenduzko hitz hauen ondotik omenaldi eta sari ematearen txanda izan da. Lehenik 2022an erretiroa hartu duten merkatariak deitu eta oroigarri bana eman zaie. Aurtengo omenduak hauek izan dira: Xunai dendako Jokin Telleria, Arnedoko txokoako Basilio Gil Marín eta Usurbe grafikaseko senar-emazteak, Jaione Crespo eta José Mari Martínez. 

Eguberrietako erakusleiho lehiaketako irabazleak

Bareak elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Eguberrietako erakusleihoen lehiaketako epaimahaia herritarren botoek eta Bareak elkarteko eta Udaleko ordezkari banak osatu dute. Edizio honetan 20 saltokik parte hartu dute eta emaitza hauxe izan da:  

  • 1go saria, Xalo arropa denda
  • 2.go saria, Andreak arropa denda
  • 3.go saria, Kux-kux haurrentzako arropa denda

Hiru sarituek garaikurra jaso dute eta denda irabazleak, hau da lehenengo sailkatuak, urte osorako erakusleihoa apaintzeko doako zerbitzua irabazi du (4 erakusleiho, bat denboraldi bakoitzeko).

Erosketa txekeen irabazleak

Bozketan parte hartu duten herritarren artean egindako erosketa txekeen zozketan hauek izan dira irabazleak: 

  • 200€: Janire Miret
  • 100€: Mertxe Madrid 
  • 100€: Conchi Rapón