Udaltzaingoak eta Ertzaintzak elkarlanean, ebasketak eta lapurretak eragotzi eta alkohola eta drogen kontrolak egingo dituzte
Gabon jai egun hauetan, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak zaintza berezi bat burutuko dute elkarlanean merkatal eremutan ebasketak eta lapurretak saihesteko. Zaintza hauek Udaltzain eta Ertzain patruila bateratuekin egingo da erdiguneko kaleetan.
Era berean, Eusko Jaurlaritzako trafiko kanpainen barruan egun hauetan zaintza berezi bat egingo da alkohol edo drogen eraginpean diren gidariak atzemateko. Horregatik egun hauetan hainbat kontrol egingo ditu bai Udaltzaingoak eta baita Ertzaintzak ere udalerriko leku ezberdinetan.