“Energia argitu kit” iritsi da Beasainera, norberak bere etxeko auto diagnostiko energetikoa egiteko aukera ematen duen kanpaina

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Beasaingo  Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxean energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko helburua duen kanpaina antolatu du.  

Kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere.

Kanpaina honela burutuko da:

  • Udalaren bitartez, interesdunei “Energia Argitu Kit” maletak banatuko zaizkie, 2-3 egunetan etxean erabili ahal izateko. Kit horrek aukera ematen du etxeetan neurketak egiteko, energia-gabeziak detektatzeko (aire-ihesak, berokuntza-erradiadoreetako galerak, ur-emariaren kontrola, instalazioaren errendimendua eta galerak, eta abar) eta % 5 eta % 10 arteko aurrezpenak eragin ditzaketen neurri sinpleak hartzea proposatzen du. Maletatxoko tresnak erabiltzeak ez du eskatzen ezagutza teknikorik; beraz, interesa duten pertsona guztiek erraz erabili ahal izango dute.
  • Behin etxebizitzaren auto diagnostikoa eginda, parte-hartzaileek etxebizitzen birgaitze energetikoko espezialistekin lortutako emaitzei buruzko zalantzak kontsultatzeko aukera izango dute.

Kanpaina honetan parte hartu nahi duten herritarrak udalarekin harremanetan jartzea nahikoa luke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 653 01 37 02 (astelehenetik ostiralera. 9:00-18:00)

Kanpaina 2022ko abenduaren 1ean amaituko da.

Kanpaina hau Energia Argitu programaren baitan kokatzen da eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. Honakoak dira 2022 urtean zehar Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak martxan jarritako gainerako prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak:

  • Nola egokitu etxeko kontsumo elektrikoa tarifa berrietara erotu gabe.
  • Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!
  • Energia berriztagarriak zure etxean…posible da!
  • Ibilgailuak elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak
  • Komunitate Energetikoak: zer dira eta nola funtzionatzen dute (Berria)