Beasaingo azokako ekoizleen artean burutzen den urteroko lehiaketa honek, bertako baserritarren lana balioan jarri eta saritzea du helburu. Udalak bertako eta garaian garaiko produktuen kalitatea eta kontsumoa sustatu nahi du kontsumitzaileak azokara erakarriz lehen sektorea indartzearren. 

Bide batez, azokako ekoizle helduenari omenaldia egiten zaio urtero; aurten Juliana Aierbe Mendizabal (Atari-Eder baserrikoa, Altamira auzoa, Beasain) izan da omendua eta Leire Artola alkateak lore sorta oparitu eta agurra dantzatu dio Aurtzaka dantza taldeko Laida Antxiak Iban Irazustabarrena txistulariaren doinuekin. Garaikurrak Beasaingo Buztiña zeramika tailerreko kideek eginak izan dira. 

IMG 0101

Sariak eta garaikurrak banatzen Beasaingo alkatea Leire Artola, merkataritza arloko Elena Ruiz zinegotzia eta epaimahaikide izan diren Ioritz Berra Goimen eskualdeko landa garapenerako elkarteko teknikaria eta Carmen Gimeno, Ordiziako Nekazaritza bulegoko teknikaria izan dira.

Aditu hauen iritzian, neguko barazkiak aurreratu egin dira eta itxura bikaina erakutsi dute postuetan. Errezil sagarrari dagokionez, sagar urtea izan gabe eta aurten izan den lehortea ikusirik, itxurazko uzta bildu dutela ekoizleek ondorioztatu dute.

Sarituen artean aurten azokan estreinatu den ekoizle berri bat zoriondu behar, Zugaitz Ibañez, Tolosako Aritzeta baserrikoa. Barazki eta fruituen lehiaketan hirugarren postua lortu duena.    

Sarituak

XXXI. Errezil sagar lehiaketa 

  1. Patxi Arizmendi -Iturriotz baserria (Arama)
  2. Mª Luisa Urrestarazu Telleria-Ondarre baserria (Arriaran)
  3. Iñaxi Aranburu -Murugoena baserria (Erauskin auzoa)

IMG 0130

IMG 0126

IMG 0124

XXXIII. Fruitu eta barazki lehiaketa 

  1. Josetxo Mendia Azurmendi -Altzibar baserria (Zegama)
  2. Patxi Arizmendi Amundarain -Iturriotz baserria (Arama)
  3. Zugaitz Ibañez -Aritzeta baserria (Tolosa)

IMG 0121

IMG 0119

IMG 0116