Herritarrak eta batipat haur eta gazteak, energia eta klima trantsizioaren aurrean kontzientzia hartzea da helburu nagusia

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, Euskadik Asteklima, Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioa biziko du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, EEE eta Ihobe bere erakunde publikoen bidez bultzatutako ekimena. Ekimenaren helburu nagusia, ezinbestekoa den energia eta klima trantsizioaren aurrean herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea da.

Beasaingo Udalak bat egingo du Asteklimarekin eta ondorengo ekintzak antolatu ditu:

  • “Klima aldaketari aurre” erakusketa
  • “Nik maite dut natura” ipuin kontaketa.

“Klima-aldaketari aurre” erakusketa

Klima-aldaketaren nondik-norakoak era errazean helarazten duen erakusketa bat da eta klima-aldaketaren problematika sekuentzia hauetan azaltzen du: eragileak, eraginak eta irtenbideak.  Erakusketa guztira 9 panelek osatzen dute (8 mural).

Erakusketa Igartza jauregiko patioan 3 egunetan egongo da eta hezitzaile bat izango da bertan bi orduz, erakusketa azaltzeko eta sortzen diren zalantzak argitzeko.

Ondorengo egun eta orduetan egongo da:

  • Irailak 27, asteartea, goizeko 11:00etatik 13:00etara
  • Irailak 28, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara
  • Irailak 29, osteguna, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

“Nik maite dut natura” ipuin kontaketa

Ipuin saio honetan natura omenduko da, laino artean amets egin eta itsasoak zeharkatuko dira abentura berrien bila.

Natura maitatu, errespetatu eta zaintzea da ipuin saio honetan azaleratu nahi dena, orain inoiz baino gehiago zaindu beharko baitugu klima-aldaketaren aurrean. Horrela egiten ez badugu gu izango garelako kaltetuak. Irailak 29an, osteguna, 17:30etan Beasaingo Udal bibliotekan izango da saioa.

Izen-ematea: liburutegian irailaren 21etik aurrera

Haurren adina: 2014 eta 2018 urteen artean jaiotakoak.

Bestalde, liburutegian gaiaren inguruko liburu eta CDak denentzat eskuragarri egongo dira.