Gaur bete ditu Emiliana Garciak 107 urte. Adin honekin Beasaingo herritarrik helduena izaten jarraitzen du. Egun berezi honetan eta bizi dugun osasun egoera dela eta, zuhurtasunez jokatuz ez du Leire Artola alkatearen aurrez aurreko zorion agurra jaso. Baina bai bere senarrak Vicentek eta baita Emilianak lore sorta bana jaso dituzte, zorion gutuna eta alkatearen telefono bidezko agurra. Vicentek joan den urriaren 20an bete zituen 101 urte baina orduan ondoezik zegoela eta atzeratu egin zuten zorion agurra. 

Emilianaren eguna dela aprobetxatuz biak zoriondu ditu alkateak beasaindar guztien izenean eta ahal den neurrian gehien maite dituzten pretsonez inguratuta egun bikaina pasa dezatela opa die. Zorionak bikote eta bejondeizuela!