Zerbitzu honen bitartez egoitza batean aldi baterako egonaldia egiteko aukera emanten zaie beren etxeetan bizi diren adineko mendekoei, hainbat arrazoi direla eta, denboraldi jakin batez etxean bizi ezin direnean.

Eskabideak onartzeko epeak :

  • Aste santurako: martxoak 10.
  • Udarako:
    • Uztailerako egonaldiak: maiatzak 19.
    • Abuzturako egonaldiak: ekainak 2.
    • Irailerako egonaldiak: ekainak 9.
    • Abendu eta urtarrilerako: azaroak 3.

Informazioa eskatzeko edo zalantzak argitzeko ongizate sailera deitu dezakezu   943 02 80 75 telefonora.