Eguberrietako erakusleihoen lehiaketako sariak banatu eta aurten erretiroa hartu duten merkatariak omendu dituzte udaletxean burutu den ekitaldian

Lehiaketan bozka eman duten erosleen artean zozketatuko erosketak egiteko txeke-sariak ere banatu dira

Urteroko legez, Gabonetako erakusleihoen lehiaketako sari emate ekitaldia burutu da Beasaingo udaletxean. Honekin batera, lehiaketan bozka eman duten erosleen artean zozketatutako erosketak egiteko txekeak banatu dira dira. Era berean, tokiko merkataritzarekin duen konpromisoari eutsiz, urteetan egindako lanari aitortza egin die 2021ean erretiroa hartu duten merkatariei Udalak. 

Sariak ematen  Leire Artola alkatea eta  Elena Ruiz zinegotzia izan dira. Amaitzear den urte honek pandemiak eragindako osasun krisiaren ondorioak jasaten ari da Beasaingo merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak eta udal agintariek sektore honekiko babesa, gertutasuna eta laguntza mantentzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute. Udal gobernuarentzat, tokiko ekonomia bultzatzeko eta indartzeko garrantzitsua da udalerriko denda eta saltokietan kontsumitzea. 

Gertukoa konfiantzazkoa izateaz gain arreta pertsonalizatuarekin lagunduta doalako. Tokiko merkataritzaren ezaugarriak balioan jarriz, herri izaera indartzeko laguntzen du eta sozializaziorako elementu ezinbestekoa dela aipatu du tokiko merkataritza indartsua edukitzea.

Erretiroa hartu duten merkatariei omenaldia

Atxikimenduzko hitz hauen ondotik omenaldi eta sari ematearen txanda izan da. Lehenik 2021an erretiroa hartu duten merkatariak deitu eta oroigarri bana eman zaie. Aurtengo omenduak hauek izan dira: Itsas-Lur arraindegiko Joxe Mari Ayestaran eta Mari Jose Acedo; Mugar elektrizitateko César Garcia eta Aranburu zapata dendako Tere Irizar.

Eguberrietako erakusleiho lehiaketako denda irabazleak

Bareak elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Eguberrietako erakusleihoen lehiaketako epaimahaia herritarren botoek eta Bareak elkarteko eta Udaleko ordezkari banak osatu dute. Edizio honetan 12 saltokik parte hartu dute eta emaitza hauxe izan da:  

  • 1go saria, Nagusi optika
  • 2.go saria, Argi optika
  • 3.go saria, Xalo arropa denda

Hiru sarituek garaikurra jaso dute eta denda irabazleak, hau da lehenengo sailkatuak, urte osorako erakusleihoa apaintzeko doako zerbitzua irabazi du (4 erakusleiho, bat denboraldi bakoitzeko).

Erosketa txekeen irabazleak

Bozketan parte hartu duten herritarren artean egindako erosketa txekeen zozketan hauek izan dira irabazleak: 

  • 200€: Julio Arraiza
  • 100€: Irune Lecuona
  • 100€: Ainhoa Blanco

nagusi optika 20211229 1 saria Nagusi optika 2021 web

erretiratu guztiak 2021