Enplegu Sustapenaren baitan sortutako lan eskaintza sei hilabeterako izango da eta eskaerak aurkezteko Lanbiden izena eman beharko da urriaren 19a baino lehen

Beasaingo Udalak sei lanpostu osatzeko eskaintza egin du Enplegu sustapenera bideratutako programaren baitan. Eskaintzen diren postuak honako hauek dira; ekonomiako administraria, berdintasuneko gizarte laguntzailea, hirigintzako arkitektoa, zerbitzuetako arkitektoa, gizarte ongizateko gizarte langilea eta udaltzaingoko administraria. 

Lanpostu hauetakoren batera eskabideak aurkeztu ahal izateko derrigorrezkoa izango da langabezian egotea eta Lanbiden izena ematea. Horretarako epea urriaren 19an amaituko da. Lanpostuen eskaintzari buruko informazio gehiago Beasaingo Udalaren web orrian lan eskaintzen atalean aurkitu daiteke edo Lanbiden. Lanpostu bakoitzari buruzko xehetasunak eta informazioa hesteka hauetan aurkitu daiteke:

Ekonomiako administraria

Berdintasuneko gizarte laguntzailea

Hirigintzako arkitektoa

Zerbitzuetako arkitektoa

Gizarte ongizateko gizarte langilea

Udaltzaingoko administraria