Eskaerak gutxienez egonaldi hasiera baino bi aste lehenago egin behar dira

Zerbitzu honen bidez, beren etxean edo ohiko ingurunean bizi diren eta hainbat arrazoirengatik eta denboraldi jakin batez artatu ezin diren mendeko pertsonei edo desgaitasuna duten pertsonei aldi baterako egoitza-arreta ematen zaie. 

Urriko eta azaroko egonaldi eskaerak

  • Egonaldi luzeak eskainiko dira bakarrik (6 gauetatik gorakoak)
  • Hilabete osoa eskatu ahal izango da.
  • Eskaera egiteko epea gutxienez egonaldiaren hasiera baino 15 egun lehenago.

Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egingo dira, aldez aurretik hitzordua hartuta. Hitzordua eska daiteke 943 028075 telefonora deituta.