Pandemiaren eraginez babes neurri gisa itxi zen postontzia berriz ere erabili daiteke bibliotekako maileguak uzteko 

Beasaingo Udal Liburutegiak berriz ere eskuragarri jarri du liburuak postontzian itzultzeko zerbitzua. Covid 19ak eragindako pandemia egoeraren ondorioz kutsatze arriskua prebenitzeko, itxi egin zen aipatutako postontzia. Orain eta osasun egoerak aukera eman duen neurrian berriz ere ireki egin da udal liburutegiak eskaintzen duen aukera hau. Honela eta liburutegia irekita dagoen ordutegitik kanpo ere edozein unetan utzi ahal izango dira maileguan hartutako liburuak edota materialak. 

Gogoan izan ekainak 14az geroztik, udal liburutegian udako ordutegia indarrean dagoela: astelehenetan 10:00etatik 17:00etara eta asteartetik ostiralera 09:00etatik 14:30etara izango ditu ateak irekita. Abuztuan, aldiz, astelehenetan 09:00etatik 14:30etara egongo da zabalik.

Liburuak eta ikus-entzunezkoak maileguan hartzeko arauak honakoak dira: 

  • Liburuak: txartel bakoitzarekin 3 liburu maileguan hartu daitezke, gehienez 21 egunetarako. 
  • Ikus-entzunezkoak: txartel bakoitzarekin 3 ikus-entzuneko hartu daitezke maileguan, gehienez ere 7 egunetarako. 

Egungo egoera dela eta, liburutegian errespetatu beharreko aforoa honakoa da: 

  • Umeen liburutegian gehienez 4 pertsona. 
  • Helduen apalategian gehienez 6 pertsona. 
  • Mahaietan gehienez 10 pertsona. 

 

liburutegiko postontzia 1