Zerbitzu honen bidez, aldi baterako egoitza-arreta ematen zaie beren etxean edo ohiko ingurunean bizi diren eta hainbat arrazoirengatik eta denboraldi jakin batez artatu ezin diren mendeko pertsonei. Hamabost eguneko egonaldiak izango dira.

Udako kanpainako egonaldiak eskatzeko epeak honako hauek dira:

  • Ekainaren 14tik 30era bitarteko egonaldietarako eta uztailerako eskaerak egiteko azken eguna ekainaren 4a izango da.
  • Abuztuko egonaldietarako, eskaera egiteko azken eguna ekainaren 25a izango da.
  • Iraileko egonaldietarako, eskaera egiteko azken eguna uztailaren 9a izango da.

Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egingo dira, aldez aurretik hitzordua hartuta. Hitzordua eska daiteke 943 028075 telefonora deituta.