Berriz ere irekiko da Udaleko tasen arloan eskaerak egiteko epea, halabaina, martxoan edo ekainean eskaera egin zuten pertsonek ez dute orain eskatu behar

Kontuan hartuta alarma-egoeraren adierazpenarekin pertsona batzuek ez dutela uraren eta zaborraren tasen arloko laguntza eskaerak aurkezteko epearen berri izan, eta ahalik eta pertsona gehienek jaso ahal izan ditzaten, COVID-19k sortutako krisi ekonomikoa dela eta, Udalbatzak 2020ko urriaren 29an erabaki du 2020rako eskaerak egiteko epea berriro irekitzea, azaroaren 16tik abenduaren 5era.

2019. urteari dagozkion  Udaleko Tasen (ura eta zaborra) konzeptuan izandako gastua  aurkeztu beharko da.

. Eskatzailea den pertsonak eskaera egin baino 6 hilabete lehenagotik Beasainen erroldatuta egon behar du eta eskaeran agertzen den helbidean bizi.

. Balorazio ekonomikoan etxebizitzan erroldatuta dauden pertsona guztien 2019ko diru-sarrerak eta ondasun higikorren etekinak kontutan hartuko dira.

. Ondasun higiezinak (2. etxebizitza, lokalak edota garajeak) % 100aren jabetzan edukitzen badira, ez dira laguntza huek jasoko.

Udaleko tasen arloan laguntzak emateko kontutan hartuko den diru-sarreren (2019koak) baremoa ondorengoa izango da:

- 12.600 euro arte, ordainagiriko zenbateko guztia lortzeko.

- 12.600 eurotik 18.900 euro arte, ordainagiriko zenbatekoaren     % 75 lortzeko.

- 18.900 eurotik 25.200 euro arte, ordainagiriko zenbatekoaren    % 50 lortzeko.

Bi pertsona edo gehiago elkarrekin bizi badira, pertsona bakoitzeko kopuru bat deskontatuko da beren diru sarreretatik. Kopuru hau  4.116 eurokoa izango da bigarren pertsonagatik eta hirugarrengotik aurrera 2.744  eurokoa izango da.

Eskaerak Beasaingo Udaleko iGunean jaso eta aurkeztu beharko dira, aldez aurretik txanda hartuta astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, 943028050 telefono zenbakira deituz.

Horretarako, honako dokumentazio hau bete eta Igunea herritarrentzako arreta-bulegoan entregatu beharko da:

  pdf Eskaera (123 KB)

  pdf Aurkeztu beharreko dokumentuak (8 KB)

  pdf Baimena (403 KB)

  pdf Ziurtagiria (114 KB)