Ohiko higiene eta segurtasunerako babes- neurriak hartuta, burutuko da tokiko produktuen azoka

Hil honetako azoka berezia uztailaren 4an izango da. Bertan udako produktu ugari izango dituzte salgai baserritarrek, besteak beste, tomatea, lekak, kuiatxoak, pepinoak. Loinazko San Martin plazara gerturatzen direnek produktu hauek erosteko aukera ere izango dute: eztia, barazkiak, loreak, txerrikia, haziak, ogia, gozoak, gazta, eta artisautza produktuak saltzen dituzten postuak aurkitu ahal izango dira.

Larunbat honetako egitaraua hau izango da:

10:00 Bertako produktuen azokaren hasiera.

13:30 Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean

14:00 Bertako produktuen azokaren amaiera

Hileko lehen larunbateko azoka berezia Udal gobernuak martxan jarritako egitasmoa da eta honen helburua, bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jartzea eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara erakartzea ere bada.