Udaleko tasen arloko laguntzen eskaera 2020

  1. urteari dagozkion Udaleko Tasen (ura eta zaborra) arloan laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da 2020ko martxoaren 31ra arte.

. Eskatzailea den pertsonak eskaera egin baino 6 hilabete lehenagotik Beasainen erroldatuta egon behar du eta eskaeran agertzen den helbidean bizi.

. Balorazio ekonomikoan etxebizitzan erroldatuta dauden pertsona guztien 2019ko diru-sarrerak eta ondasun higikorren etekinak kontutan hartuko dira.

. Ondasun higiezinak (2. etxebizitza, lokalak edota garajeak) % 100aren jabetzan edukitzen badira, ez dira laguntza huek jasoko.

Udaleko tasen arloan laguntzak emateko kontutan hartuko den diru-sarreren (2019koak) baremoa ondorengoa izango da:

- 12.600 euro arte, ordainagiriko zenbateko guztia lortzeko.

- 12.600 eurotik 18.900 euro arte, ordainagiriko zenbatekoaren     % 75 lortzeko.

- 18.900 eurotik 25.200 euro arte, ordainagiriko zenbatekoaren    % 50 lortzeko.

Bi pertsona edo gehiago elkarrekin bizi badira, pertsona bakoitzeko kopuru bat deskontatuko da beren diru sarreretatik. Kopuru hau  4.116 eurokoa izango da bigarren pertsonagatik eta hirugarrengotik aurrera 2.744  eurokoa izango da.

Eskaerak Beasaingo Udaleko iGunean jaso eta aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 14:30etara. Informazio gehiago nahi baduzu 943028050 telefono zk.ra dei dezakezu.

Aurkeztu behar den dokumentazioa hau da:

  pdf Eskaera (123 KB)

  pdf Aurkeztu beharreko dokumentuak (8 KB)

  pdf Baimena (403 KB)

  pdf Ziurtagiria (114 KB)