Kanpaina “Singular Denda” zigilua duten dendek burutuko dute eta Leire Artola Beasaingo alkateordea eskualde mailako aurkezpenean izan da Ordizian

Tokiko komertzioarekin eta ekonomiarekin udalak duen konpromisoari jarraituz bertako dendetan erosteko deia egin du beste behin udal ordezkariak

Bertako komertzioek bizitasuna ematen diote Beasaineri, eta bizirik mantentzen dituzte herriko kaleak; udalerriko paisaiaren eta nortasunaren parte dira, zalantzarik gabe, eta horregatik, Beasaingo Udalak merkataritza sendoa izango duen hiri-eredu baten aldeko apustua egiten du. Horretarako, lan-ildo nagusia bertakoa sustatzean eta babestean oinarritzen da.

Udalak, oraingo honetan ere, babesa emango dio Beasaingo komertzioak protagonista izango dituen kanpaina berri honi. Erakusmahai bakoitzaren atzean hurbileko eta kalitatezko zerbitzua eta arreta eskaintzen duten pertsonak daudelako, arreta pertsonalizatua eskaintzen duten pertsonak, eta horixe da, hain zuzen ere, datozen hilabeteetan luzatuko den kanpaina honen bitartez, balioa eman nahi zaion alderdia, ikusgarritasuna eman nahi zaiona, Beasaingo merkataritzaren kalitatea eta arreta, alegia, leialtasuna bultzatzeko helburuz.

Ni singular naiz kanpainan zigilua duten establezimenduek berea duten produktu edo zerbitzua aukeratuko dute, komertzioak dituen balio horiek dituena eta ikusteko moduko leku batean egongo da ikusgai kanpainaren beste elementu batzuekin batera: argi-kutxa bat, “Ni singular niaz” poltsa eta Singular Dendak jaso duten eskualdeko establezimenduen gida liburua. Beasainen “Singular Denda” zigilua duten komertzioak hauek dira: KAPRITXO – IGARTZA, UNANUE, YS HARRIAK ETA OSAGARRIAK, XALO, NAGUSI OPTIKA eta YAÑEZ BITXITEGIA. Lortzeko bidean dira Ekilore belar-denda eta Pipuh haurrentzako arropa denda.