Izena emateko, azokako  loreen postuetan, herriko loradendetan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua bidali beharko da 

Balkoiek gutxienez uztailaren 30era egon beharko dute apainduta eta sari banaketa uztailaren 6an izango da hileko azoka berezian

Ekainaren 30a arte egongo da irekita lorez apaindutako leihoen eta balkoien lehiaketan parte hartzeko izen-ematea. Honela epea luzatu egin da jende gehiagori aukera emanez parte hartzeko. Beasaingo Udalak ekimen honi bultzada eman nahi dio eta honako helburua bete; etxebizitzetako balkoiak eta leihoak zaintzea eta horiek apaintzen jarraitzeko ohitura berreskuratzea da eta bide batez azokako lora postuak eta herriko loradenden sektorearen aktibitatea bultzatzea.

Parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du azokako  loreen postuetan, herriko loradendetan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua bidalita.

Balkoiek gutxienez uztailaren 30era egon beharko dute apainduta eta lehiaketan Beasainen dauden etxebizitzen jabe edo errentariek har dezakete parte. Leiho eta balkoi horiek kaletik begiratuta ikusteko moduan egon behar dute apainduta.

Epai mahaia eta sari banaketa

Lehiaketa honetan ondorengo irizpideak baloratuko dira: originaltasuna,landare eta koloreen konbinaketa eta loreen diseinua. Irabazleak aukeratzeko hiru boto izango dira: bata udaleko merkataritzako ordezkari batek emango du eta beste biak  bi lore saltzailek emango dituzte. Epaimahaiak erabakitakoa apelaezina izango da. Parte hartzaileek lehiaketako oinarriak onartu egin beharko dituzte eta baita  epaimahaiaren erabakia ere.

Sari banaketa uztaileko larunbateko azokan, uztailaren 6an, izango da. Loinazko San Martin plazan 13:30ean eta sariak ondorengoak izango dira:

  1. saria: 200 euroko saria larunbatetako azokako lore-saltzaileen postuetan gastatzeko eta bertako produktuen saskia.
  2. saria: 200 euroko saria udalerriko loradendetan gastatzeko.