Auzoko merkataritza aktibatzea eta auzotarren fluxua sortu eta inguruko establezimenduetara jendea erakartzea da helburua

Hilean behin, lehen ostiralean burutuko da arratsaldez 17:00etatik 19:30etara eta Ezkierdi frontoian kokatuko dira postuak

Beasaingo Udalak herriko zenbait gune berpizteko eta indarberritzeko egindako azterlanak utzitako ondorioetako bati erantzunez abian jarri den egitasmo berria da Ezkiaga auzoko azoka. “Beasain indarberritu” azterlanak Ezkiaga auzoan atzemandako beharrak jaso zituen. Bertako auzo-elkartearekin egon eta euren proposamenak jaso eta egoera aztertu ondoren, bertako merkataritza aktibatzeko hilean behin azoka bertan antolatzea jarduera interesgarritzat ikusi zen.

Izan ere, bertako auzotarrek plaza azpiko azokara etortzeko ohitura gehiegirik ez dute. Udala, bertako merkatariekin bildu ondoren oso egokitzat ikusi zuten jarduera hau bertan burutzea jende fluxua sortu eta inguruko establezimenduetara jendea inguratzeko.

Azoka hilean behin burutuko da Ezkierdi frontoian. Hileko lehen ostiralean arratsaldeko bostetatik zazpi eta erdietara. Lehen azoka ostiral honetan apirilaren 5ean izango da.

Azoka honetan parte hartzeko aukera astearteroko azokako postu guztiei eta Ezkiaga auzoko merkatari guztiei eman zaie. Bertan izango diren postuak mota honetakoak izango dira; arropenak, barruko arropenak, oinetakoenak, larruzko poltsenak, produktu ekologikoenak, txerrikienak eta loreenak.

Ezkiaga auzoan azoka txertatzeko egitasmoa, Beasaingo Udalak bertako merkatariekin eta auzo elkartearekin elkarlanean adostutako ekimena da.

Ezkiaga Auzoko Azoka EUSKARA copia