Administrazio Orokorreko bi Administrari lanpostu hornitzeko prozesuaren inguruan, hirugarren proba egin eta jaso diren erreklamazioak aztertu ondoren, hirugarren probaren BEHIN BETIKO  EMAITZAK eta hurrengo probaren iragarpena argitaratu dira.

informazio gehiago

Hurrengo probaren iragarpena

Proba: Praktikoa. Nahitaezkoa eta baztertzailea.  

Idatziz garatu beharko dira kasu praktiko eta/edo teoriko-praktiko bat edo batzuk, gaien programako edukiei lotutakoak (II. eranskina) eta/edo lanpostuaren egitekoei lotutakoak.

Epaimahaiak proposatuko du proba, egin baino lehentxeago, eta hark jarritako iraupena izango du. Gehienez ere 36 punturekin kalifikatuko da proba hau, eta proba gainditu eta hautaketa prozesuan jarraitzeko, gutxienez 18 puntu lortu

beharko da.

Eguna: 2018ko ekainaren 22an

Ordua: Goizeko 10:00etan

Lekua: Beasaingo Udalean (Batzar Aretoan)

Nortasun agiria edo pasaportea eraman beharko dute izangaiek proba saioetara.