Oinarriak

XXIX. BEASAIN IDAZLEHIAKETA

Ume, Gaztetxo eta Gazteentzat / Prosa, bertsoa eta poesia

Antolatzailea: BEASAINGO UDALA 

Beasaingo Udalak ikas­le­en euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko, BEASAIN idazlehiaketa sortu zuen 1990ean. Aurtengo hau, beraz, XXVII. lehiaketa da. 

Parte-hartzaileak

A mailan: 2000 eta 2001 urteetan jaio eta Goierriko Irakaskuntza Er­tai­ne­ta­ko Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Bea­sain­en erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke. 

B mailan: 2002 eta 2003 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak, edota Bea­sain­en erroldatuta egonik, beste nonbait ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke. 

D mailan: 2004 eta 2005 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hez­kun­tzako Ikas­te­txeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Bea­sain­en erroldatuta egonik, beste nonbait ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

E mailan: 2006 eta 2007 urteetan jaio eta Beasaingo Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetan ikas­ten dabiltzan ikasleak izan daitezke.

F mailan: 2008 eta 2009 urteetan jaio eta Beasaingo Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetan ikas­ten dabiltzan ikasleak izan daitezke.

 

Idazlanak

Aurkezten diren lanak euskaraz zuzen eta egoki idatzita egongo dira. Horretarako Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografia eta gramatika arauak izango dira oinarri. Idazlanen gutxieneko zuzenketa ikastetxeak egin behar du, hau da, ortografia, ergatiboa eta aditzaren komunztadura.

 

Prosa

Gaia librea izango da. Idazlanak, prosaz edozein generotan euskaraz norberak idatziak, originalak, aurrez saritu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira. Itzulpenek ez dute balio izango. Lan hauek “Times New Roman 12” edo “Arial 10” letra tipoa izango dute 1,5eko lerro-tartearekin.

Idazlanen neurriak honako hauek izango dira:

  • A mailan 3 orrialde gutxienez eta 5 gehienez.
  • B mailan 2 orrialde gutxienez eta 4 gehienez.
  • D mailan orrialde 1 gutxienez eta 3 gehienez.
  • E mailan orrialde 1 gutxienez.
  • F mailan orrialde erdi bat gutxienez.

 

Bertsoak 

A, B, D eta E mailakoentzat bertso-atala ere eratu da. Gaia librea izango da. Bertsoak edozein neurritakoak euskaraz norberak idatziak, originalak, aurrez saritu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira.

  • A mailan: 6 bertso edo 10 kopla
  • B mailan: 6 bertso edo 10 kopla
  • D mailan: 4 bertso edo 8 kopla
  • E mailan: 2 bertso edo 4 kopla (maila honetako lanak bakarkakoak edo taldekoak izan litezke)

 

Poesia

A eta B mailetako ikasleentzat, olerki-saria ere eratu da. Gaia librea izango da. Olerkiak, euskaraz norberak idatziak, originalak, aurrez saritu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira. Itzulpenek ez dute balio izango. Lan hauek “Times New Roman 12” edo “Arial 10” letra tipoa izango dute.

  • A mailan neurriak gutxienez 40 lerrokoa izan behar du
  • B mailan neurriak gutxienez 20 lerrokoa izan behar du.

 

Oharra: Aurkeztutako lanak originalak ez direla edota beste lehiaketaren batean sarituak izan direla egiaztatzen bada, besterik gabe lehiaketatik kanpo geldituko dira. Egiaztapena sariak banatu ondoren egingo balitz, emandako sariak kendu egingo lirateke. Horrelakoen egileek ez lukete gehiago beren lanik lehiaketa honetara aurkezterik izango.

 

Aurkezteko baldintzak

Parte-hartzaileek Ikastetxeetako Ikasgeletan aurkeztu behar di­tuz­te idazlanak eta Ikas­te­txe bakoitzak, lehen hautaketa egin ondoren, lanak Udaleko Kultura sailean aurkeztuko ditu. Ikastetxe bakoitzari, maila bakoitzean aurkez ditzakeen idazlanen gehieneko kopurua izen­da­tuko zaio. Udaletxean, paperezko 4 kopia eta digitala aurkeztu behar dira. 

Aipatzen den esparruz kanpoko Ikastetxeetan ikasten ari diren ikasle beasaindarrek berriz, zuzenean en­tre­ga­tu behar dituzte beren lanak Kultura sailean.

Aurkezten den lan bakoitzaren lehen orrialdean lanaren izenburua, egilearen izengoitia, arloa eta maila jarriko dira soil-soilik, betiere egilea nor den ager lezakeen aztarrenik gabe. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da: azalean izengoitia bera, idaz­lanaren izenburua, eta Ikastetxearen izena adierazi behar dira eta barruan, berriz, ondorengo datuok:

  • Egilearen izena eta bi abizenak, ikasketa-maila, helbidea eta telefono-zenbakia.
  • Idazlanaren izenburua eta izengoitia.
  • Ikastetxearen izena. 

 

Epea 

Idazlanak 2019ko martxoaren 1erako aurkeztu behar dira Udaletxeko Kultura sailean, aurreko atalean adierazitako moduan.

Epaimahaia

Epaimahaiak 2019ko apirilaren 30erako jakinaraziko ditu saritutakoen izenak eta ekainaren 16an, igandea, banatuko dira sariak Igartzako jauregian. Epaimahaiak hala erabakiz gero, sariak eman gabe gera daitezke. Epaimahaiaren erabakia atzera bota ezina izango da.

Sariak

 

A mailan: 

Prosazko atala

  1. saria: 210 € eta oroigarria
  2. saria: 150 € eta oroigarria
  3. saria: 90 € eta oroigarria

Eta 3 aipamen: 50 euro eta diploma 

Olerki-atala

  1. saria: 210 € eta oroigarria
  2. saria: 150 € eta oroigarria

Eta 2 aipamen: 50 € eta diploma

Bertso-atala

  1. saria: 210 € eta oroigarria
  2. saria: 150 € eta oroigarria

Eta 2 aipamen: 50 € eta diploma

B mailan:

Prosazko atala

  1. saria: 180 € eta oroigarria
  2. saria: 130 € eta oroigarria
  3. saria: 80 € eta oroigarria

Eta 3 aipamen: 50 € eta diploma

Bertso-atala

  1. saria: 180 € eta oroigarria
  2. saria: 90 € eta oroigarria

Eta bi aipamen: 50 € eta diploma

Poesia-atala

  1. saria: 180 € eta oroigarria
  2. saria: 90 € eta oroigarria

Eta bi aipamen: 50 € eta diploma

D mailan:

Prosazko atala

  1. saria: 150 € eta oroigarria
  2. saria: 110 € eta oroigarria
  3. saria: 70 € eta oroigarria

Eta 3 aipamen: 50 € eta diploma 

Bertso-atala

  1. saria: 150 € eta oroigarria
  2. saria: 80 € eta oroigarria

Eta 2 aipamen: 50 € diploma

E mailan:

Prosazko atala

  1. saria: 120 € eta oroigarria
  2. saria: 85 € eta oroigarria
  3. saria: 50 € eta oroigarria

Eta 3 aipamen: 25 € eta diploma

Bertso-atala

  1. saria: 120 € eta oroigarria
  2. saria: 60 € eta oroigarria

Eta 2 aipamen: 25 € eta diploma

F mailan:

Prosazko atala

  1. saria: 90 € eta oroigarria
  2. saria: 60 € eta oroigarria
  3. saria: 30 € eta oroigarria

Eta 3 aipamen: 25 € eta diploma

 

Saritutako lanak Beasaingo Udalaren esku geldituko dira. Beasaingo Udalarena izango da lan horiek erakutsi eta argitaratzeko eskubidea. Egileek ez dute jabetza eskubiderik jasoko. Beasaingo Udalak saritutako lanak argitaratu egin ditzake.

Saritu gabeko lanak, hilabeteko epean jaso ahal izango dira aurkeztutako leku berean eta epe horren buruan jaso ez direnak, suntsitu egingo dira.

Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek eta epaimahaikoen erabakiak onartzea dakar. Aurreikusi gabeko guztia, Beasaingo Udalak eta Epaimahaiak erabakiko dute.