Zaharrak 15 urtez zerbitzuan egon ondoren erretiratu eta birziklatuko dira. Berriek eduki ahalmen handiago izateaz gain erosoagoak dira

Edukiontzi berriak uztailaren amaieran hasi ziren jartzen eta pixkanaka burutu den prozesua duela egun gutxi amaitu da

Hamabost urtez zerbitzua eman ondoren, herrian zeuden plastikozko ontziak birziklatzeko edukiontzi horiak erretiratu eta berriak jarri dira. Aldaketa prozesua ez da bat batean egin eta uztailaren bukaeran hasi eta oraintxe amaitu berri da.

Orain arte plastikozko ontziak biltzeko erabili direnak aurreko enpresa-kontratak jarri zituen eta zuten bizi iraupena bete ondoren ordezkatuak izateko garaia iritsi zaie. Berriek dituzten ezaugarriei esker, hobekuntza nabarmenak dituzte plastikozko ontziak biltegiratzeko orduan.

Edukiontzi berriak leku aldetik espazio handiagoa izateaz gain erabiltzaileentzako erosoagoak dira eta barruan enbaseak errazago sar daitezke. Ahoak zertxobait handiagoak dira, ez dute estalkirik eta zorutik 120 cm-tara besterik ez daude.

Erretiratutako edukiontziak birziklatu egingo dira. Guztira ia 60 edukiontzi ordezkatu dira Beasainen.