Lanak uztailaren 26an hasi eta abuztuaren 5ean bukatuko dira

Udalerriko kaleak eta errepideak berritzeko eta mantentzeko obrekin jarraituz, urteko sasoi honetan egin ohi diren asfaltatze kanpaineko lanei ekingo zaie. Ohi bezala, Beasaingo Udalaren helburu nagusietako bat udalerrian dauden azpiegiturak eta euskarriak  baldintza egokietan mantentzea da. Asfaltatze kanpainaren bidez, udalerria beasaindarren beharretara egokitu nahi da, eta behar bezala erabiltzeko baldintza egokietan mantendu.

Horretarako, lehendabizi herrian birgaitze premia duten eremuen azterketa egin eta berritzeko beharra dutenak atzeman dira. Lehentasunaren arabera aurten asfaltatuko diren kaleak hauek izango dira: Oriako Pasealekua, Ezkiagako parking-a eta bere sarrera (asfalto inprimatua) eta Dulce Maria Loinaz 12.  

Ekaineko gobernu batzordean onartu bezala asfaltatze lanak UTE Amenabar Alvar González enpresari esleitu zitzaion 51.767,29 € (+ BEZ) prezioan eta lanak uztailaren 26tik Abuztuaren 5a bitartean egingo dira. 

asfaltatze kanpaina 2022 asfaltatze kanpaina 2022